2009.urtean "Hamaika Telebistan" praktikak egin nituen hiru hilabetez; bertan funtzio desberdinak bete nituen hauen artean ondokoak aurkitzen dira:
- Kontribuzioaren kaptura eta edizioa
- Albiste eta erreportajeen grabaketa
- Albiste testuen idazketa eta off ahotsaren grabaketa
- Albisteen edizioa
Esparru profesionaletik at, beti ikus-entzunezkoei lotutako ekintzetan parte hartzea gustatzen zait. Adibidez, Mungian grabatutako lipduba, edota zine lehiaketa "express"-etan: "Portu Express", "Zinebi Express" eta "Kameratoia". 2009.urtean "Urak eramandakoa" izenburuko film laburraren grabaketan parte hartu nuen "Zinebi Express" lehiaketarako.
Zinezale eta zine blogaria naiz. Idaztea gustatzen zait eta nire zineblogen bitartez (bata euskaraz eta bestea gazteleraz) niri iritzia sarean partekatzen dut.
- "Wilderrek egingo lukeen bezala" (euskaraz, 2012ko otsailan sortutakoa, 25 sarrera gaur arte)
- "Como lo haría Wilder" (gazteleraz, 2011ko abuztuan sortutakoa, 84 sarrera gaur arte)
Lan handia eskatzen dute bi blogek, baina gustora egindakoa da. Euskaraz idatzitako zinebloga dela eta, duela gutxi Euskadi Irratiko "Mezularia" saioan elkarrizketa bat egin zidaten, hemen duzue entzungai: http://bit.ly/A1elSF
Hizkuntzei dagokienez euskaraz aparte, ingelesez ondo moldatzen naiz. Euskal hedabide batean aritzea gustatuko litzaidake batez ere zinea edo kulturarekin harremanduta dauden esparruetan. Nire jardunaren berri izateko beste bide bat Twitter sarea da: @naiara_glez