2011/10/28

Web 2.0ren hamar ezaugarri

Bideo honen bidez Web 2.0ren azalpena egiten dugu, 10 ezaugarri nagusi bereiziz:



  1. Web-a plataforma bat da. Online dauden software zerbitzuak eskaintzen dituena.
  2. Sarea funtzionaltasun hutsa da. Informazio eta zerbitzuen transmisio edo partekatzean laguntzen du.
  3. Sarea sinplea da. Erabiltzeko errazak diren interfazak eskaintzen ditu.
  4. Sarea arina da. Arintasuna informazioarekin erlazionatuta dago. Arintasun hau erraminta intuitiboek ahalbidetzen dute ere.
  5. Sarea soziala da. Sozializazio prozesuaren bidez sarea pixkanaka populatzen doa.
  6. Sarea etengabeko jarioa da. Etengabe eraberritzen mantentzen delako.
  7. Sarea flexiblea da. Lehen eskuragarriak ez ziren produktuak eskura jartzen ditu orain.
  8. Mash-uparen unea da. Aplikazio desberdinen erabilera eta nahasketaren bidez, beste aplikazio berriak sortzen dira.
  9. Sarea partehartzailea da. Erabiltzaileek plataforma berriak erabiltzeaz aparte, hauek hobetzen saiatzen dira.
  10. Gure eskuetan. Etiketatze sozialari esker informazioa errazago aurkitzen dugu.

Hemen doa testua

2011/10/25

Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (V): Ziber hedabidea hobetzeko proposamenak

Que.es doako egunkariaren webgunea interaktibitateari dagokionez proposamen berriak eskaini beharko lituzke. Hau da, albisteak partekatzeko oinarrizko elementuak ageri dira (Twitter, Facebook, Tuenti…), irakurleek albisteak zein inkestetan komentarioak idatzi ahal dituzte; baina ez dute eztabaida forurik eskaintzen. Facebook-en dutenaren parte hartzea eskasa da, baina nire ustez ez da irakurleak parte hartzen ez dutelako baizik eta webgunearen arduraduna (Facebook perfilaren arduraduna kasu honetan) ez duelako jendearen iritzia bilatzen, adibidez, eguneroko albiste garrantzitsuenen inguruan. Blogen kasuan antzekoa gertatzen da. Badira aktibo mantentzen diren zenbait blog, baina badira beste batzuk 2007-tik aurrera erabili gabe daudenak. Hauek ezabatzeaz arduratzen den moderatzaile bat egon beharko litzateke. Moderatzailearen ideiarekin jarraituz, honen presentzia beharrezkoa da askotan albistetan komentarioak jartzeko tokian spam ugari agertzen delako.

Webgunearen diseinuan zenbait aldaketa egingo nituzke, adibidez txantiloi zabalago bat jarriz. Publizitate gehiegi dagoela uste dut, eta honen kokapena gainontzeko edukiei garrantzia kentzen diola ere. Adibidez, askotan iragarkiek komentarioak jartzeko aplikazioa ezkutatzen dute.

Albisteen antolamendua egokia iruditzen zait. Guztiek antzeko formatua dute (analisiaren 3.atalean esan bezala), link-ak helburu berarekin erabiltzen dituzte eta ahal den heinean bideoak eta argazki galeriak atxikitzen dizkiote albisteari. Hala ere, portadari dagokionez albiste garrantzitsuak zenbait egun mantentzen dituztenez, agian orrialdea gutxi gaurkotzen dutela irudi dezake. Oro har, esan bezala egokia iruditzen zait albisteen antolamendua. Hasieran albiste garrantzitsuak titular bat eta argazki batez agertzen direlako eta beherago joaten bagara, albiste horiek sarreratxo batekin lagunduta agertzen direlako.

Nire ustez, bere lehiakide nagusia (www.20minutos.es) hartu behar dute erreferentziatzat, 20 minutos-en jendearen parte hartzea handiagoa delako. Webgune horren formatua kontuan hartuz zenbait aldaketa egitea gomendagarria izango zen, kopia egin gabe. Bi egunkariek publiko parekoa duten arren edukiak era desberdinean tratatzen dituztelako.

Que.es ziber hedabidearen analisi osoa deskargatzeko: http://bit.ly/rKEgop

Hemen doa testua

Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (IV): Interaktibotasuna eta parte-hartzea sustatzeko erramintak

Interaktibotasuna eta parte hartzea sustatzeko zenbait erraminta erabiltzen ditu que.es webguneak. Adibidez, blog bat egiteko aukera eskaintzen die izena eman duten erabiltzaileei. Hauetan gai desberdinak jorratzen dituzte, hala nola, gaurkotasuna, zinema, kultura, musika, bidaiak, hedabideak...
Bestetik edukiak sare sozial nagusietan parteka ditzakegu: Facebook, Twitter edo Tuenti-n adibidez. Modu horretan irakurleak edukiak jasotzeko aukera desberdinak izango ditu: zuzenean ziber hedabidearen webgunera jo edota sare sozialen bidez azken albisteak jaso.
Interaktibitatea sustatzeko irakurleek albisteak komentatu ditzakete. Horretarako ez da derrigorrezkoa webgunean izena ematea, anonimo gisa sinatu dezakegulako. Gainera, norbaitek idatzitako komentarioek beste erabiltzaileen partetik erantzuna jaso dezakete, baita sare sozialetan partekatu ere.
Facebook erabiltzen du eztabaida gune gisa, bertan 'Foros' atal bat du, baina honen aktibitatea eskasa da. Ez dago moderatzaile ezta parte hartzeko araurik zehaztuta. Beraz spam-a erraz sartzen da komentarioen atalean. Interakzioari begira 'chat' bat du, hala ere, jendea elkar ezagutzeko erabiltzen du, ez du webgunean argitaratutako albisteekin harreman zuzenik ezartzen.
Momentuko gai garrantzitsuenei lotutako inkestak erakusten ditu ere. Aurretik egindako beste inkestak ikusteko aukera emante du. Albisteen antzera inkestan komentarioak jar daitezke, adibidez, eman duzun botoa arrazoitzeko.
Albisteak bozkatzeko aukerarik ez dago, ezta ziber hedabideari albisteak, audioak zein argazkiak bidaltzeko aukerarik ere. Hala ere, erabiltzaileek euren blogetan argazkiak jartzeko aukera izango dute, eta argazki edo gustuko duten bideo bat partekatu edota erakutsi nahi badute Facebook, Tuenti edo Twitter-eko orrietan esketak jartzearekin nahikoa izango litzateke.

Que.es ziber hedabidea sare sozialetan:

Que.es-en Facebook-en orrialdea: http://www.facebook.com/Que.es

Que.es-en Twitter ofiziala: http://twitter.com/#!/quediario

Que.es-en Tuenti orria: http://bit.ly/v9pj8e


Que.es ziber hedabidearen analisi osoa deskargatzeko: http://bit.ly/rKEgop

Hemen doa testua

2011/10/24

Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (III): Eduki informatiboa

Webgunean ez dago azken orduko albisteentzako izeneko atal bereizirik. Horrek ez du esan nahi webgunea berritzen ez dutenik. Nolabait webgunearen hasierako azala da azken orduko albisteak biltzen dituen gunea. Hau da, que.es webguneari dagokionez 'Azken albisteak' ikusteko 'Noticias' atalean klikatzearekin nahiko izango litzateke.
Azken orduko albiste larri bat gertatzen denean (Simoncelli pilotuaren heriotza adibidez) webgunean titular bat jartzen dute 'urgente' izenarekin batera. Geroago garatuko duten albistearen aurrerapen gisa.

Azaleko bi albiste aukeratu eta aztertu ondoren argi geratzen da nolakoa den que.es webguneko albistearen egitura. Bi albisteetan loturen erabilpena parekoa delako.

Titularra: Careo entre Miguel Carcaño y Samuel en el juicio de Marta del Castillo: "Que digas donde está Marta"

Publizitatearekin harremana duten estekak kontuan hartu gabe, guztira albiste honek 4 esteka mota nagusi ditu:

- Albistearen azpitituluan Marta del Castilloren izenak hipertestu bat du, esteka hau kokapenari dagokionez testuan txertatuta agertzen da. Barruko lotura bat da, webgunearen baitan dagoen beste atal batera eramaten gaituelako. Kasu honetan Marta del Castilloren inguruko informazioa biltzen digun webgunera. Webgune berri honetan gaiaren inguruan sakontzeko aukera dago.

- Hurrengo esteka albistearen idazleari dagokiona da: Pilar Macias (Qué.es (Sevilla). @quediario egunkariaren twitter kontuan agertzen gara hau klikatu ostean. Kasu honetan kanpo lotura bat da, twitter-era eraman gaituelako.

- Argazki oinan beste lotura bat dago. Lotura honen bidez argazkia handiagotuta eta testutik bananduta ikus dezakegu. Barne lotura bat da.

- Argazkiaren ondoren, testua hasi aurretik, argazki galeria bat agertzen da bananduta. Testutik kanpoko lotura izan arren, barne lotura bat da. Esteka honi esker Marta del Castilloren epaiketarekin erlazionatutako argazki bilduma ikus dezakegu.

Albistean zenbait elementu interaktibo agertzen dira. Adibidez, irakurle edo erabiltzaileek albistearen inguruko komentarioak egin ditzakete. Baita Facebook, Twitter, Tuenti… eta bestelako sare sozialen bidez edukia partekatzeko botoiak agertzen dira.

Albiste 2: http://bit.ly/nykKeW

Titularra: “Steve Jobs. Una biografía de Walter Isaacson, a la venta en 18 países antes de tiempo”

Bigarren albiste honek aurrekoarekin antza handia du esteken egiturari dagokionez. Oraingoan 7 esteka agertzen dira ikertutako zatian:

- Albistearen azpitituluan Steve Jobs-en izena agertzen da ‘link’ batekin, honen bidez Steve Jobsi buruzko albisteak biltzen dituen gunean agertzen gara. Testuan txertatutako link-a da, barne lotura gainera. Orrialde berrian Steve Jobs-en inguran sakontzeko informazioa eta esteka desberdinak agertzen dira.

- Hurrengo link-a Apple hitzari dagokiona da. Aurreko estekaren funtzionamendu berbera du, hau da, que.es webguneak ‘Apple’-n inguruan biltzen dituen artikulu guztiak aurki ditzakegun gunera eramaten gaitu. Testuan txertatutako barne lotura da ere. ‘Apple’-n inguruan sakontzeko balio du.

- Walter Isaacson izena, Steve Jobsen biografiaren idazlea, baita hipertestu batekin agertzen da. Oraingoan, gehienontzat pertsona ezezaguna denez, estekak Wikipediara bidaltzen gaitu, pertsonaren inguruan datu orokorrak jasotzeko. Beraz, testuan txertatuta agertzen da baina kanpo lotura da.

- Idazlearen tokian que.es agertzen da, esteka hau kanpo esteka bat da Twitter-en agertzen garelako hau klikatuz gero, que.es egunkariaren orrian.

- Argazki oinan agertutako link-ari esker albistearen argazkia handiagoa ikus dezakegu.

- Testutik bananduta, testutik kanpo, barne lotura baten bidez argazki galeria ikusteko esteka agertzen da. Testuaren aurretik.

- Azkenik liburuaren editorialaren Facebook orrira eramaten gaituen esteka agertzen da. Testu barruan kokatutako kanpo lotura da.

Beraz, Marta del Castilloren inguruko albistea eta Steve Jobsen inguruko albistea hipertestuei dagokienez antzeko formatua dute.

Erreportaiei dagokienez ez du mikro gune edo mikro-site berezirik. Interesatzen zaizkigun gai edo pertsonei buruz sakondu nahi badugu gaika banatuta agertzen dira 'Temas' izeneko atalean. Gai bakoitzean aukeratutako pertsona, toki, erakunde zein enpresa baten inguruko albiste, argazki eta bideo guztiak agertuko dira.

Oro har, webgune multimedia bat da. Egindako azterketaren arabera albisteak bideoekin eta argazki galeriekin askotan agertzen dira lotuta. Erabiltzaileek komentario eta blogen bidez webgunean parte hartzen dute. Baita sare sozialen bidez albisteak zabaltzeko aukera dago ere.


Que.es ziber hedabidearen analisi osoa deskargatzeko: http://bit.ly/rKEgop

Hemen doa testua

Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (II): Informaziorako sarbidea

Qué! egunkariaren webgunearen portadan bideo garrantzitsuenak agertzen dira bereiziak. Ondoren albiste garrantzitsuena ikus dezakegu.

Albiste honen titularra, gainontzekoekin konparatuz letra apur bat handiagoa du eta negritaz dago. Webgunearen eskuinaldean momentuko gaien inguruko argazki galeria edo bildumak ikus ditzakegu.

Portadaren lehenengo atalean albisteak garrantziaren arabera bananduta eta multzoka daude. Webgunean beherago joanez gero atal desberdinak letra tipologia desberdinez bereizita daude ("Famosos", "Música", "Noticias"...)

Webgunean albiste bat bilatu nahi badugu edo gai zehatz bati buruzko albisteak irakurri nahi baditugu Google bilatzaile bat dago. Aplikazio honen bidez webgunean barne bilaketa bat egin dezakegu. Bestetik, beste egunetan argitaratutako egunkariak ikusteko aukera ematen du ere. Qué! egunkariaren paperezko edizioaren hemeroteka bat erabiltzailearen eskura jartzen duelako. Honetan eguna aukeratzeaz gain hiri desberdinetako edizioak irakur ditzakegu. Gure kasuan, Bilbon argitaratutako Qué! Nervión egunkariaren pdf-ak izango ditugu irakurgai, doanik. Beraz, paperezko edizioak irakurtzeko aukera dugu ere.


Albisteen autoreak aztertzerako orduan 3 'sinadura-mota' bereizten ditugu: batetik momentuko albiste garrantzitsuenei dagokionez, autorearen izena agertzen da. Bestetik, albiste garrantzitsu batzuk Europa Press agentziaren izenpean agertzen dira. Azkenik, bigarren mailako albiste gehienetan Qué.es bezala sinatzen dute.

Publizitateari dagokionez, Qué! egunkariaren kasuan publizitatearen presentzia oso garrantzitsua da. Doako egunkaria denez, bere diru iturri bakarra delako. Agertzen den publizitatea berezitua dela esan daiteke. Ez dago publizitate koorporatiborik, hau da, que.es Vocento taldearen parte den arren, webgunean ez dago Vocentoren publizitate nabaririk. Agertzen diren iragarkiak ez dute erlazio zuzenik hedabidearekin. Iragarpen bat jartzeko ordaindu beharreko kopurua zenbatekoa den taula ikus dezakegu ere: Publizitate tarifak.

Webguneak RSS zerbitzua eskaintzen du ere. Google e-reader edo beste plataformetan azken albisteak irakurtzeko aukera emanez. RSS desberdinak eskaintzen ditu, modu horretan irakurleak zein gai edo zein herrien inguruko albisteak jaso nahi dituen erabakiko du.


Irakurlearengana hurbiltzeko modu gisa eta honen parte hartzea sustatzeko erregistratzeko aukera ematen du 'Gente Qué!' atalean. Honi esker izena eman duten erabiltzaileek irakurri dutena bere lagunekin partekatu dezakete. Baita blog bat idazteko aukera izango dute. Iruzkinak idatzi ahal izateko ez da derrigorrezkoa izena ematea, anonimo bezala gure iritzia eman dezakegu ere.

Erabiltzaileak egunkariaren erredaktore nagusiekin harremanetan jar daitezke, horretarako hauen helbide elektronikoak zein telefonoak eskuragarri jartzen dituzte. Azkenik, nahiz eta Vocentoren inguruan informazio zehatzik eman ez; komunikazio taldearen baitan dauden beste egunkari zein aldizkarien webguneetan sartzeko estekak agertzen dira webgunean.


Que.es ziber hedabidearen analisi osoa deskargatzeko: http://bit.ly/rKEgop


Hemen doa testua

2011/10/22

Iphone 4 bat erabili dute kamara gisa 'Los vengadores' filman

'Los vengadores' Marvel-en hurrengo filma izango da, superheroien munduan egindako produkziorik handiena agian. Ziuraski kamera ikaragarriak erabili dituztela grabazio perfektua egiteko, baina hauen artean Iphone 4 bat aurkitzen dugu. Aurrekontu itzela duen filme honetan Iphone bat erabili dute kamera gisa, Seames McGarvey-ren hitzetan (filmaren argazki zuzendaria): "Argazkiaren edo zinearen edertasunaren oinarrian, esku artean duzuen edukia kontuan izanik hartutako erabakietan dago. 'Los vengadores' filman pare bat sekuentzia Iphone batekin grabatu nituen eta hauek filman agertuko dira. Hauetako irudi batzuk trailer-ean ikus daitezke".
McGarvey-ri egindako azken elkarrizketa batean produkzio bateko ekipoen garrantziaren inguruan zera erantzun zuen: "bilatzen duzun sentsazioaren araberakoa izango da erabilitako kameren aukeraketa".
Iphone 4-k 720p eta HD-an grabatzeko aukera ematen du, Iphone 4S berriak 1080p-n. Hala ere trailer-a ikusita zaila da bereiztea zeintzun diren kamera profesional batez grabatutako irudiak eta Iphone batez grabatutakoak; esan bezala, trailer-ean Iphone batekin grabatutako irudiak agertzen direlako. ¿Irudi kalitate aldaketarik nabaritzen duzue?


Hemen doa testua

2011/10/19

Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (I): Onarpen maila eta audientzia

Klaseko praktika honetarako "Qué!" doako egunkariaren edizio digitalaren analisia egitea erabaki dut (www.que.es). Analisia bost partetan banatuta egongo da: onarpen-maila eta audientzia, informaziorako sarbidea, eduki informatiboa, interaktibotasuna eta parte-hartzea sustatzeko erramintak, eta azkenik, ziber-hedabidea hobetzeko zenbait proposamen.

que.es webgunearen audientziari dagokionez bi iturri desberdinei egin behar diegu erreferentzia: batetik Alexa dugu, webgune ezberdinen inguruko estadistika eta analisiak eskaintzen dituen plataforma. Que.es egunkaria Alexa-k eskaintzen duen 'traffic rank'-ean agertzen da. Honen arabera que.es webgunea globalki 10.747 postuan kokatzen da eta Espainia mailan 321 postuan (azkenengo 3 hilabeteetako jardueran oinarrituz). Alexa-k eskaintzen dituen datuen artean erabiltzaileen batazbesteko adina agertzen da. Kasu honetan, 25-34 urte bitartekoa da.
Bestetik OJD interaktiba dugu (Oficina de Justificación de la Difusión). Webgune honi esker que.es guneak egunero jasotzen dituen erabiltzaile bakarren kopurua ezagutu dezakegu. Kasu honetan kopuru hori 65.740 erabiltzaile bakar desberdinena da.

Google-en bilaketa zuzenean egiten saiatzen bagara, ez dugu emaitz handirik lortuko. Hedabideen inguruko audientziei buruz informazio zehatza jasotzeko beraz, aurretik aipatutako webguneetara zuzenean jotzea da aukerarik hoberena.



Hemen doa testua

2011/10/10

Coldplay taldeak Madrilen emango duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Naiara Gonzalez

Ordu bat nahikoa izan da Coldplay taldeak Madrilen emango duen kontzerturako sarrerak agortzeko. Hamazazpi mila pertsonek Madrilgo Las Ventas plaza beteko dute urriaren 26an ospatuko den kontzertuan, 'Mylo Xyloto' disko berria kaleratu eta bi egun geroago. Gainera, euren webgune ofizialaren bidez, Madrilgo kontzertua Youtuben zuzenean ikusteko aukera egongo dela jakinarazi du talde britainiarrak ColdplayVEVO kanalaren bitartez. Diska berriaren parte diren bi abesti aurkeztu dituzte jada, 'Every teardrop is a waterfall' eta 'Paradise' , hala ere, Madrilgo kontzertuan izango da 'Mylo Xyloto' lan berriaren aurkezpen ofiziala.





Hemen doa testua

2011/10/09

Spotify diskoetxeen salbatzaile bihurtzen da

Naiara Gonzalez

Spotify-k, streaming bidez musika entzuteko aukera ematen duen interneteko plataformak, ehun milioi euro baino gehiago ordaindu dizkie diskoetxe nagusiei hauekin egindako akordioak direla medio. Spotify plataformak diskoetxe hauen musika katalogoak erabiltzaileen eskura jartzen ditu.
Hamar milioi erabiltzaile baino gehiago dituen plataforma izanik, Spotify diskoetxeen salbatzaile bihurtu da, hauen bigarren diru iturri nagusi bihurtuz. Duela gutxi Spotify Facebook sare sozialarekin akordio batera heldu da erabiltzaileek musika modu errazago batean parteka dezaten.


Hemen doa testua

TED - Ideas worth spreading

Naiara Gonzalez

TED (Teknologia, Entretenimendua, Diseinua) webguneak hizlari desberdinen hitzaldiak biltzen dituen webgunea da. Bere leloa "Ideas worth spreading" da, hau da, ideak zabaltzea merezi duen ekintza dela defendatzen du. Gainera, irabazi asmorik gabeko webgunea da. Hitzaldi oso interesgarriak ikusteko aukera ematen du, baita hauek deskargatzeko ere.
Webgunean aurkitu ditzakegun gaien artean hauek ditugu: teknologia, aisialdia, garapena, kultura, hezkuntza, politika, arte eta diseinua...
Esan bezala TED webgunean, hitzaldi ugari ikus ditzakegu. Bideoek hizkuntza desberdinetako azpitituluak jartzeko aukera ematen dute ere. Gai desberdinen berri emateaz aparte, eta eztabaidak proposatzeaz gain, webgune hau hizkuntza berriak ikasteko elementu bikaina dela uste dut (batez ere, ingelesa ikasteko eta hobetzeko). Hona hemen, hitzaldietako bat:



Hemen doa testua

2011/10/03

Aurkezpena - Multimedia Komunikazio Masterra

Multimedia Komunikazio Masterrari hasiera emateko ekintza hoberena blog berri bat hastea da. Blog honetan masterraren nondik norakoen berri emango dut, baita gustuko dudan gaiei buruz idatziko dut ere. Blog bakoitzarekin bide berri bat hasten da. Goazen ba.