Publizitatearekin harremana duten estekak kontuan hartu gabe, guztira albiste honek 4 esteka mota nagusi ditu:
- Albistearen azpitituluan Marta del Castilloren izenak hipertestu bat du, esteka hau kokapenari dagokionez testuan txertatuta agertzen da. Barruko lotura bat da, webgunearen baitan dagoen beste atal batera eramaten gaituelako. Kasu honetan Marta del Castilloren inguruko informazioa biltzen digun webgunera. Webgune berri honetan gaiaren inguruan sakontzeko aukera dago.
- Hurrengo esteka albistearen idazleari dagokiona da: Pilar Macias (Qué.es (Sevilla). @quediario egunkariaren twitter kontuan agertzen gara hau klikatu ostean. Kasu honetan kanpo lotura bat da, twitter-era eraman gaituelako.
- Argazki oinan beste lotura bat dago. Lotura honen bidez argazkia handiagotuta eta testutik bananduta ikus dezakegu. Barne lotura bat da.
- Argazkiaren ondoren, testua hasi aurretik, argazki galeria bat agertzen da bananduta. Testutik kanpoko lotura izan arren, barne lotura bat da. Esteka honi esker Marta del Castilloren epaiketarekin erlazionatutako argazki bilduma ikus dezakegu.
Albistean zenbait elementu interaktibo agertzen dira. Adibidez, irakurle edo erabiltzaileek albistearen inguruko komentarioak egin ditzakete. Baita Facebook, Twitter, Tuenti… eta bestelako sare sozialen bidez edukia partekatzeko botoiak agertzen dira.
Albiste 2: http://bit.ly/nykKeW
Titularra: “Steve Jobs. Una biografía de Walter Isaacson, a la venta en 18 países antes de tiempo”
Bigarren albiste honek aurrekoarekin antza handia du esteken egiturari dagokionez. Oraingoan 7 esteka agertzen dira ikertutako zatian:
- Albistearen azpitituluan Steve Jobs-en izena agertzen da ‘link’ batekin, honen bidez Steve Jobsi buruzko albisteak biltzen dituen gunean agertzen gara. Testuan txertatutako link-a da, barne lotura gainera. Orrialde berrian Steve Jobs-en inguran sakontzeko informazioa eta esteka desberdinak agertzen dira.
- Hurrengo link-a Apple hitzari dagokiona da. Aurreko estekaren funtzionamendu berbera du, hau da, que.es webguneak ‘Apple’-n inguruan biltzen dituen artikulu guztiak aurki ditzakegun gunera eramaten gaitu. Testuan txertatutako barne lotura da ere. ‘Apple’-n inguruan sakontzeko balio du.
- Walter Isaacson izena, Steve Jobsen biografiaren idazlea, baita hipertestu batekin agertzen da. Oraingoan, gehienontzat pertsona ezezaguna denez, estekak Wikipediara bidaltzen gaitu, pertsonaren inguruan datu orokorrak jasotzeko. Beraz, testuan txertatuta agertzen da baina kanpo lotura da.
- Idazlearen tokian que.es agertzen da, esteka hau kanpo esteka bat da Twitter-en agertzen garelako hau klikatuz gero, que.es egunkariaren orrian.
- Argazki oinan agertutako link-ari esker albistearen argazkia handiagoa ikus dezakegu.
- Testutik bananduta, testutik kanpo, barne lotura baten bidez argazki galeria ikusteko esteka agertzen da. Testuaren aurretik.
- Azkenik liburuaren editorialaren Facebook orrira eramaten gaituen esteka agertzen da. Testu barruan kokatutako kanpo lotura da.
Beraz, Marta del Castilloren inguruko albistea eta Steve Jobsen inguruko albistea hipertestuei dagokienez antzeko formatua dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario