Que.es doako egunkariaren webgunea interaktibitateari dagokionez proposamen berriak eskaini beharko lituzke. Hau da, albisteak partekatzeko oinarrizko elementuak ageri dira (Twitter, Facebook, Tuenti…), irakurleek albisteak zein inkestetan komentarioak idatzi ahal dituzte; baina ez dute eztabaida forurik eskaintzen. Facebook-en dutenaren parte hartzea eskasa da, baina nire ustez ez da irakurleak parte hartzen ez dutelako baizik eta webgunearen arduraduna (Facebook perfilaren arduraduna kasu honetan) ez duelako jendearen iritzia bilatzen, adibidez, eguneroko albiste garrantzitsuenen inguruan. Blogen kasuan antzekoa gertatzen da. Badira aktibo mantentzen diren zenbait blog, baina badira beste batzuk 2007-tik aurrera erabili gabe daudenak. Hauek ezabatzeaz arduratzen den moderatzaile bat egon beharko litzateke. Moderatzailearen ideiarekin jarraituz, honen presentzia beharrezkoa da askotan albistetan komentarioak jartzeko tokian spam ugari agertzen delako.
Webgunearen diseinuan zenbait aldaketa egingo nituzke, adibidez txantiloi zabalago bat jarriz. Publizitate gehiegi dagoela uste dut, eta honen kokapena gainontzeko edukiei garrantzia kentzen diola ere. Adibidez, askotan iragarkiek komentarioak jartzeko aplikazioa ezkutatzen dute.
Albisteen antolamendua egokia iruditzen zait. Guztiek antzeko formatua dute (analisiaren 3.atalean esan bezala), link-ak helburu berarekin erabiltzen dituzte eta ahal den heinean bideoak eta argazki galeriak atxikitzen dizkiote albisteari. Hala ere, portadari dagokionez albiste garrantzitsuak zenbait egun mantentzen dituztenez, agian orrialdea gutxi gaurkotzen dutela irudi dezake. Oro har, esan bezala egokia iruditzen zait albisteen antolamendua. Hasieran albiste garrantzitsuak titular bat eta argazki batez agertzen direlako eta beherago joaten bagara, albiste horiek sarreratxo batekin lagunduta agertzen direlako.
Nire ustez, bere lehiakide nagusia (www.20minutos.es) hartu behar dute erreferentziatzat, 20 minutos-en jendearen parte hartzea handiagoa delako. Webgune horren formatua kontuan hartuz zenbait aldaketa egitea gomendagarria izango zen, kopia egin gabe. Bi egunkariek publiko parekoa duten arren edukiak era desberdinean tratatzen dituztelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario