2011/10/10

Coldplay taldeak Madrilen emango duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Naiara Gonzalez

Ordu bat nahikoa izan da Coldplay taldeak Madrilen emango duen kontzerturako sarrerak agortzeko. Hamazazpi mila pertsonek Madrilgo Las Ventas plaza beteko dute urriaren 26an ospatuko den kontzertuan, 'Mylo Xyloto' disko berria kaleratu eta bi egun geroago. Gainera, euren webgune ofizialaren bidez, Madrilgo kontzertua Youtuben zuzenean ikusteko aukera egongo dela jakinarazi du talde britainiarrak ColdplayVEVO kanalaren bitartez. Diska berriaren parte diren bi abesti aurkeztu dituzte jada, 'Every teardrop is a waterfall' eta 'Paradise' , hala ere, Madrilgo kontzertuan izango da 'Mylo Xyloto' lan berriaren aurkezpen ofiziala.





Hemen doa testua

1 comentario:

  1. Espero dudan gauza bakarra da X&Y diskoaren bidea jarraitzea eta ez "Viva la vida"rena. Gora Youtube!!

    ResponderEliminar