2012/03/05

Naiara Gonzalez - Nire jarduera profesionala

Nire jarduera profesionalari buruz eta aldi berean nire pertsonaren inguruan informazio pixka bat zabaltzeko helburuarekin idazten dut blog sarrera hau. Dakizuenez, nire izena Naiara Gonzalez da, barakaldotarra naiz eta 23 urte ditut. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua naiz, EHU Leioan.

2009.urtean "Hamaika Telebistan" praktikak egin nituen hiru hilabetez; bertan funtzio desberdinak bete nituen hauen artean ondokoak aurkitzen dira:
  • Kontribuzioaren kaptura eta edizioa
  • Albiste eta erreportajeen grabaketa
  • Albiste testuen idazketa eta off ahotsaren grabaketa
  • Albisteen edizioa
Esparru profesionaletik at, beti ikus-entzunezkoei lotutako ekintzetan parte hartzea gustatzen zait. Adibidez, Mungian grabatutako lipduba, edota zine lehiaketa "express"-etan: "Portu Express", "Zinebi Express" eta "Kameratoia". 2009.urtean "Urak eramandakoa" izenburuko film laburraren grabaketan parte hartu nuen "Zinebi Express" lehiaketarako.


Zinezale eta zine blogaria naiz. Idaztea gustatzen zait eta nire zineblogen bitartez (bata euskaraz eta bestea gazteleraz) niri iritzia sarean partekatzen dut.


Lan handia eskatzen dute bi blogek, baina gustora egindakoa da. Euskaraz idatzitako zinebloga dela eta, duela gutxi Euskadi Irratiko "Mezularia" saioan elkarrizketa bat egin zidaten, hemen duzue entzungai: http://bit.ly/A1elSF

Hizkuntzei dagokienez euskaraz aparte, ingelesez ondo moldatzen naiz. Euskal hedabide batean aritzea gustatuko litzaidake batez ere zinea edo kulturarekin harremanduta dauden esparruetan. Nire jardunaren berri izateko beste bide bat Twitter sarea da: @naiara_glez

No hay comentarios:

Publicar un comentario