2012/04/18

"Helburuak ondo zehaztuz gero, erakunde komunikazio arrakastatsua lortzeko aukera gehiago"

Erakunde komunikazioaren esparrua zabala da, eta honi buruz hitz egiten dugunean hiru alderdi hartu behar ditugu kontuan gure proiektuak arrera ona izatea lortu nahi badugu:
  1. E-informazioa: erakundearen inguruko informazioari dagokiona: albisteak, deialdiak, informazio bolumena... Informazio hau zabaltzeko baliabide desberdinak ditugu gaur egun, adibidez: webguneak, sare sozialak, RSS bidezko harpidetzak, blogak...
  2. E-kudeaketa: erakunde komunikazioa ez da soilik erakundearen kanpo irudiari begira kudeatzen. Hau eraginkorra izan dadin barne kudeaketa ere ondo landu behar da. Horretarako kudeaketa errazten duten baliabideak aplikatu daitezke: intranetak, eskabideak, ingurune pertsonal ona sortzea...
  3. E-lankidetza: teknologia berriek erakunde komunikazioari begira ekarri dituzten abantailen artean lankidetza errazten duten baliabideen sorrera aurkitzen ditugu: wikiak, sare sozial itxurako produktuak, bideo konferentziak...
Hauek garatzeko orduan eta erakundearen interes eta helburuak kontuan hartuz, 1.0, 2.0 edo 3.0 sistemen erabilpena zehaztuko da. 3.0 jarrera oraindik ez du adostutako definiziorik, eta 1.0 sistema zaharkituta geratu da. Hori dela eta, 2.0 euskarrien integrazioaren aldeko jarrera da nagusi erakunde komunikazioan.

Web 2.0 komunikazio tekniken baitan eraginkorrenak blog eta sare sozialak dira. Blogei esker informazioa erraz hedatu eta eguneratu dezakete erakundeek. Horretaz gain, hartzailearekiko elkarrizketa pizteko aukera ematen dute ere. Hauek idazterako orduan kontuan hartu behar da internetera bideratutako informazioa dela, horregatik zehatza eta argia behar du izan. Sare sozialak, blogak baino hurbilagoak dira, eta helburu zein funtzio desberdinak betetzeko erabiltzen dituzte erakundeek: komunikatzeko, partekatzeko, harremanak kudeatzeko, entretenitzeko...

Beraz, erakunde desberdinak interneten presente egon behar dira, gaur egun komunikazio eraginkor bat landu nahi badute. Kanpo irudiari begira hurbilak izan behar dute, eta horretarako aipatutako teknikak bikainak dira. Hori bai, hauek eraginkorrak izateko, lortu nahi duten helburuak zehaztea beharrezkoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario