2011/11/23

"Gozotu dezagun biolentzia"

Musikaren munduan beti izan dira bideoklip polemikoak, agian honen erregina Madonna izan daiteke edota Lady Gaga. Bi hauek erlijio gaiengatik sortu zuten polemika, Like a prayer eta Judas bideoklipekin hain zuzen ere. Aztertu dudan bideoklipa Maroon 5 taldearena da, "Misery" abestiarena konkretuki. Bitxia iruditu zait bideoklip honekin gertatu zena, Britainia Handian zehazki. Horregatik aukeratu dut.
Testuinguruan kokatuz, Maroon 5 taldearen bideo gehienetan "sexua" agertzen da, "sexy-ak" diren bideoak egin ohi dituztelako. Horretarako abeslaria beti emakume ederrez inguratuta agertzen da (sexistatzat hartu daiteke). Adam Levine-k, taldearen abeslariak, bideo honekin "sexua" alde batera utzi nahi zutela adierazi zuen, biolentzian zentratuko zirela aipatuz. Kontatzen diguten istorioa bere mutilaguna hil nahi duen neska batena da.

"Misery" bideoaren bertsio ofiziala


Bideoan ez da odolik agertzen, eta nire ustez, biolentzia nahiko "faltsua" dela nabaritzen da. Arazoa sortzen da biolentzia hori "joko" modu bat bezala interpretatzean, edo ekintza arrunt bat bailitzan aurkezterakoan. Biolentziaren plazerrarekin harremandu daiteke ere bideo hau. Britainia Handian ez zuten bideoklip honen emisioa baimendu, zentsuratu zuten; bortitzegia zela argudiatuz, biolentzia gehiegi agertzen delako. Une horretan, Maroon 5 taldekoek zentsura hori 'umore onarekin' hartzea erabaki zuten, eta bideoa Britainia Handian ikusgarri izateko "gozotzea" erabaki zuten.

"Misery" bideoaren Britainia Handiko bertsioa


Bideo honen zentsurarako arrazoi bakarra biolentzia izan zen, eta ez bideoak izan dezakeen erotismoa. Zergatik biolentzia da zentsuraren arrazoia? Abestia agertzen den "Hands all over" diskoaren portadan emakume bat 'biluzik' agertzen delako, eta hau ez zuten zentsuratu.

Bideokliparen egilea, Joseph Kahn da. Hau ez da polemika sortu duen bere lehen bideoa. Kahn-ek baita Eminen eta Rihannaren "Love the way you lie" bideokliparen zuzendaria da. Bideo honek kritika asko jaso zituen bere garaian biolentzia matxistaren apologia egiten zuela esanez. Hala ere, kritikak ez ziren haratago joan, eta bideoan ez zituzten aldaketarik egin. Arazorik gabe emititu zen mundu osoan.

Laburtuz, bideoklip honek egiten duen sexu eta biolentziaren tratamenduari dagokionez zera esan dezakegu:
  1. Bideo hau gaur egun ez du arazorik espazio publikoan agertzeko edo erabiltzeko, Britainia Handian izan ezik.
  2. Fikzio bat da. Ez da odolik agertzen eta agerikoa da kolpeak gezurrezkoak direla. Jokatzen ari direlaren itxura ematen du. Biolentziaren plazerrarekin harremana izan dezake. Hala ere, ez du mezu moral edo sozialik bidali nahi.
  3. Nahiz eta biolentziari indarra eman nahi izan, erotikotasunarekin jokatzen dute bideoan ere. Biolentzia eta erotikotasunaren arteko borrokan, erotikotasuna ateratzen da irabazle Youtuben dauden iruzkinak kontuan hartuz gero. Erotikotasunaz hitz egiten dutenak biolentziak hitz egiten dutenak baino gehiago direlako. Adibideak: "This porn has good music", "It looks so sexy, I want it so bad", "You guys have no idea how many guys would pay to get beaten up by a girl who looks like that". Hala ere, badira biolentziari erreferentzia egiten dioten zenbait: "She hits him it's fine. He hits her, it's abuse", "I hate how he takes all this, I wanna see him punch her freakin' face!"
Beti bezala sexua eta biolentzia erakusten bideoak polemikoak izango dira, eta horrek, ikusle gehiago izango dituela ziurtatzen du. Bideoaren egileak zentsura umore onez hartu zuen, eta emaitz kuriosoa lortu zuen gutxienez.

Power Point laburra deskargatzeko: http://bit.ly/uvbCrk

Hemen doa testua

2011/11/20

'Glee' telesaila, transmedia ote?


Glee FOX kateak emititzen duen telesaila da. Musikala, komedia eta drama nahasten dituena. Bere bereizgarri nagusia musika izanik, honen erabilpenak gidoiaren nondik norakoak baldintzatzen ditu. Aurkezpen honetan Glee telesailaren multimediatasunaren arrazoiak azaltzen dira.


Hemen doa testua

2011/11/16

'Biit' izeneko aplikazioak mugikorrean musika legalki eta doan entzuteko aukera emango du

'Biit' aplikazioa Rockola.fm-ren sortzaileek egin dute eta webgune horren antzera funtzionatzen du. Rockola.fm interneteko irrati soziala da. Jendeak abestien inguruan iruzkinak egiten ditu eta zure gustuen arabera abestiak aukeratzen dituen sisteman edo algoritmoan oinarrituz, zure gustukoak izan daitezkeen abestiak erreproduzitzen ditu. 'Biit' aplikazio honi esker guztiz legala den musika streaming bidez entzun ahal izango dugu gure mugikorretan, doanik.



Irratia on-line entzuteko aplikazio hau momentuz soilik iPhonentzat dago eskuragarri, pare bat hilabete barru Android eta BlackBerry-entzat egongo da eskuragarri ere. 'Biit' aplikazioak 30.000 artista baino gehiagoren abestiak erabiltzaileen esku jarriko ditu. Gainera euren helburuen artean hileko katalogoan 10.000 abesti berri gehitzea dago. Aplikazioak ez du bilaketa espezifiko bat ahalbidetzen, hau da, ezin dezakezu abesti zehatz bat zure kabuz bilatu eta entzun. Aldiz, erreprodukzio zerrendetan oinarritutako aplikazio honek erabiltzaileei
gustuko ez dituzten abestiak erreprodukzio zerrenda hauetatik ezabatzeko aukera ematen die. Abestien erreprodukzio zerrendak sortzerako orduan, hots, abestiak aukeratzerako orduan, kontuan hartzen den informazioaren %30a erabiltzaileen iruzkinetatik dator, eta gainontzeko %70a aplikazioaren datu basetik.

Carlos de Ottok (Rockola.fm-ren sortzaileetako bat) zera dio: "Biit aplikazioa publiko desberdin batera zuzenduta dago, publiko gazteago bati hain zuzen ere, mugikorrak era intentsiboan erabiltzen dutenak". Gainera mugikorrentzako aplikazioa ordenagailuena baino arinagoa izango dela baieztatu du.
Musika doakoa izango da publizitateari esker. Beraz aplikazio berri bat sortu da musika legalki mugikorrean entzun ahal izateko. 'Spotify'-ren konpetentzia bihurtuko da? Pirateriaren jaitsieran lagunduko du?


Hemen doa testua