'Biit' aplikazioa Rockola.fm-ren sortzaileek egin dute eta webgune horren antzera funtzionatzen du. Rockola.fm interneteko irrati soziala da. Jendeak abestien inguruan iruzkinak egiten ditu eta zure gustuen arabera abestiak aukeratzen dituen sisteman edo algoritmoan oinarrituz, zure gustukoak izan daitezkeen abestiak erreproduzitzen ditu. 'Biit' aplikazio honi esker guztiz legala den musika streaming bidez entzun ahal izango dugu gure mugikorretan, doanik.
Irratia on-line entzuteko aplikazio hau momentuz soilik iPhonentzat dago eskuragarri, pare bat hilabete barru Android eta BlackBerry-entzat egongo da eskuragarri ere. 'Biit' aplikazioak 30.000 artista baino gehiagoren abestiak erabiltzaileen esku jarriko ditu. Gainera euren helburuen artean hileko katalogoan 10.000 abesti berri gehitzea dago. Aplikazioak ez du bilaketa espezifiko bat ahalbidetzen, hau da, ezin dezakezu abesti zehatz bat zure kabuz bilatu eta entzun. Aldiz, erreprodukzio zerrendetan oinarritutako aplikazio honek erabiltzaileei
gustuko ez dituzten abestiak erreprodukzio zerrenda hauetatik ezabatzeko aukera ematen die. Abestien erreprodukzio zerrendak sortzerako orduan, hots, abestiak aukeratzerako orduan, kontuan hartzen den informazioaren %30a erabiltzaileen iruzkinetatik dator, eta gainontzeko %70a aplikazioaren datu basetik.
Carlos de Ottok (Rockola.fm-ren sortzaileetako bat) zera dio: "Biit aplikazioa publiko desberdin batera zuzenduta dago, publiko gazteago bati hain zuzen ere, mugikorrak era intentsiboan erabiltzen dutenak". Gainera mugikorrentzako aplikazioa ordenagailuena baino arinagoa izango dela baieztatu du.
Musika doakoa izango da publizitateari esker. Beraz aplikazio berri bat sortu da musika legalki mugikorrean entzun ahal izateko. 'Spotify'-ren konpetentzia bihurtuko da? Pirateriaren jaitsieran lagunduko du?
No hay comentarios:
Publicar un comentario