2012/04/18

"Ondo egindako lanek, saria merezi dute"

Erakunde komunikaziora begira, arlo digitalari dagokionez, badira "etxeko lanak" betetzen ari diren zenbait webgune. Buber Sariak honen adierazle bihurtu dira. Sari hauen bidez urtero euskal webgune hoberenak saritzen dituzte.

Epaimahaiak sariak banatzeko jarraitzen dituzten irizpideen artean ondokoak daude: egindako esfortsua, kalitate artistikoa, diseinua, egituraketa, erabilgarritasuna (negozio zein zerbitzu publiko gisa) eta edukien aberastasuna.

2011ko sarituen artean Justizia.net webgunea aurkitzen dugu. Euskadiko Justizia Administrazioaren webgune hau, erabilgarritasuna hobetzeko helburuarekin jaio zen. Horretarako webguneko sarbidea erraztu zuten, edukiak egitura logiko baten arabera antolatuz eta interneteko lengoaiara egokituz: testu, izenburu eta esteketan lengoai argi eta zehatza erabiliz.



Webgunearen helburuetako bat edukien maneiatzea erraztea da, horretarako mugak edota oztopoak ezabatuz, batez ere, gaitasun pertsonal edo ez jakintasun teknologikoei dagozkionak. 

Erabilgarritasunari begira webguneak diseinu sinple eta eraginkorra du; gainera, irudi korporatiboa mantentzen du, kolore urdin eta zuriak oinarri hartuz. Erabiltzaileei justiziaren inguruko albisteak eta informazio orokorra eskaintzen die (blogaren bidez adibidez), eta ez hori bakarrik. Webguneak izapideak internet bidez egiteko edo prestatzeko aukera ematen du ere.

Justizia.net webgune bat eraginkorra eta erabilgarria izan behar duela erakusten du, horretarako egitura on bat prestatzea beharrezkoa da, eta hau webgunearen mapan ikus dezakegu. Justizia.net ez da 2011an saria jaso zuen webgune bakarra, hauek dira beste kategoria batzuetan sarituak izan ziren orrialdeak:


"Erakunde komunikazio eraginkor bat eraikitzeko alderdi nagusiak"

Erakunde komunikazio proiektu bat aurrera eramateko orduan, eta hau eraginkorra izatea lortu nahi badugu, zenbait elementu kontuan hartzea komeni da. Zortzi dira bete beharreko pausu nagusiak:

  1. Paradigma aukeratu: zein paradigmaren alde egingo du enpresak, zein funtzio beteko duen komunikazioak, zein da enpresak gizartearen inguruan duen ikuspuntua...
  2. Filosofia eta erreminten uztartzea: enpresek ondo neurtu behar dituzte proiektuak aurrera eramateko dauden baldintzak, eta hauek gauzatzeko beharrezkoak izango diren erremintak. Hauek enpresaren filosofia zabaltzeko baliagarriak izan behar.
  3. Kontzientzia digitala: web 2.0 tekniken alde eginez gero, enpresako lankideek hauek erabiltzen dakitela ziurtatu behar dugu. Kontzientzia digitala izan behar dute gaur egungo langileek.
  4. Barne langile eta kanpo erabiltzaileak: enpresek erakunde komunikazioa lantzerakoan bereizketa hau egin behar dute. Barne langileei begira nolabaiteko rolak edo hierarkia bat zehaztea komeni da.
  5. Pausuz pausu: erakunde komunikazioa diseinatzearen prozesua luzea da, pixkanaka joan behar. Ezin dezakegu dena batera martxan jarri. Teknologiek administrazioetan eraginkor izaten lagundu behar dute, lan eredua aldatzen lagundu eta ez oztopatu.
  6. Partekatzea: gure ezagutzaren inguruan zein atal zabalduko ditugun eta zein gorde erabaki behar.
  7. Erabiltzailearen profila: hau definitu behar, bi aldeetatik gainera: kanpoko erabiltzailea eta barruko erabiltzailea. Hau kontuan hartuz eraikiko dugu erakundearen komunikazio sistema.
  8. Kode berriak: internetek hizkuntza propioa du, sinpleagoa, erakargarriagoa. Kode hauen erabilpena gure helburuekin bat egin behar dute.
Komunikazioaren etengabeko aldaketaz jabetu behar gara, bai indibidualki bai erakunde baten ikuspegitik. Komunikazioa digitalizatu beharra dago, kode berriak aplikatu, erabiltzailearen profil berri baten eskakizun posibleak asetzeko. Erakunde komunikazioak estruktura finko bat izan behar du, non helburuak ondo definituta egon beharko diren. Aurreko puntuak kontuan hartu behar dituzte erakundeek komunikazio eredua planteatzeko orduan, helburu nagusi bat zehaztuz: eraginkortasuna.

"Helburuak ondo zehaztuz gero, erakunde komunikazio arrakastatsua lortzeko aukera gehiago"

Erakunde komunikazioaren esparrua zabala da, eta honi buruz hitz egiten dugunean hiru alderdi hartu behar ditugu kontuan gure proiektuak arrera ona izatea lortu nahi badugu:
  1. E-informazioa: erakundearen inguruko informazioari dagokiona: albisteak, deialdiak, informazio bolumena... Informazio hau zabaltzeko baliabide desberdinak ditugu gaur egun, adibidez: webguneak, sare sozialak, RSS bidezko harpidetzak, blogak...
  2. E-kudeaketa: erakunde komunikazioa ez da soilik erakundearen kanpo irudiari begira kudeatzen. Hau eraginkorra izan dadin barne kudeaketa ere ondo landu behar da. Horretarako kudeaketa errazten duten baliabideak aplikatu daitezke: intranetak, eskabideak, ingurune pertsonal ona sortzea...
  3. E-lankidetza: teknologia berriek erakunde komunikazioari begira ekarri dituzten abantailen artean lankidetza errazten duten baliabideen sorrera aurkitzen ditugu: wikiak, sare sozial itxurako produktuak, bideo konferentziak...
Hauek garatzeko orduan eta erakundearen interes eta helburuak kontuan hartuz, 1.0, 2.0 edo 3.0 sistemen erabilpena zehaztuko da. 3.0 jarrera oraindik ez du adostutako definiziorik, eta 1.0 sistema zaharkituta geratu da. Hori dela eta, 2.0 euskarrien integrazioaren aldeko jarrera da nagusi erakunde komunikazioan.

Web 2.0 komunikazio tekniken baitan eraginkorrenak blog eta sare sozialak dira. Blogei esker informazioa erraz hedatu eta eguneratu dezakete erakundeek. Horretaz gain, hartzailearekiko elkarrizketa pizteko aukera ematen dute ere. Hauek idazterako orduan kontuan hartu behar da internetera bideratutako informazioa dela, horregatik zehatza eta argia behar du izan. Sare sozialak, blogak baino hurbilagoak dira, eta helburu zein funtzio desberdinak betetzeko erabiltzen dituzte erakundeek: komunikatzeko, partekatzeko, harremanak kudeatzeko, entretenitzeko...

Beraz, erakunde desberdinak interneten presente egon behar dira, gaur egun komunikazio eraginkor bat landu nahi badute. Kanpo irudiari begira hurbilak izan behar dute, eta horretarako aipatutako teknikak bikainak dira. Hori bai, hauek eraginkorrak izateko, lortu nahi duten helburuak zehaztea beharrezkoa da.