2012/04/18

"Erakunde komunikazio eraginkor bat eraikitzeko alderdi nagusiak"

Erakunde komunikazio proiektu bat aurrera eramateko orduan, eta hau eraginkorra izatea lortu nahi badugu, zenbait elementu kontuan hartzea komeni da. Zortzi dira bete beharreko pausu nagusiak:

  1. Paradigma aukeratu: zein paradigmaren alde egingo du enpresak, zein funtzio beteko duen komunikazioak, zein da enpresak gizartearen inguruan duen ikuspuntua...
  2. Filosofia eta erreminten uztartzea: enpresek ondo neurtu behar dituzte proiektuak aurrera eramateko dauden baldintzak, eta hauek gauzatzeko beharrezkoak izango diren erremintak. Hauek enpresaren filosofia zabaltzeko baliagarriak izan behar.
  3. Kontzientzia digitala: web 2.0 tekniken alde eginez gero, enpresako lankideek hauek erabiltzen dakitela ziurtatu behar dugu. Kontzientzia digitala izan behar dute gaur egungo langileek.
  4. Barne langile eta kanpo erabiltzaileak: enpresek erakunde komunikazioa lantzerakoan bereizketa hau egin behar dute. Barne langileei begira nolabaiteko rolak edo hierarkia bat zehaztea komeni da.
  5. Pausuz pausu: erakunde komunikazioa diseinatzearen prozesua luzea da, pixkanaka joan behar. Ezin dezakegu dena batera martxan jarri. Teknologiek administrazioetan eraginkor izaten lagundu behar dute, lan eredua aldatzen lagundu eta ez oztopatu.
  6. Partekatzea: gure ezagutzaren inguruan zein atal zabalduko ditugun eta zein gorde erabaki behar.
  7. Erabiltzailearen profila: hau definitu behar, bi aldeetatik gainera: kanpoko erabiltzailea eta barruko erabiltzailea. Hau kontuan hartuz eraikiko dugu erakundearen komunikazio sistema.
  8. Kode berriak: internetek hizkuntza propioa du, sinpleagoa, erakargarriagoa. Kode hauen erabilpena gure helburuekin bat egin behar dute.
Komunikazioaren etengabeko aldaketaz jabetu behar gara, bai indibidualki bai erakunde baten ikuspegitik. Komunikazioa digitalizatu beharra dago, kode berriak aplikatu, erabiltzailearen profil berri baten eskakizun posibleak asetzeko. Erakunde komunikazioak estruktura finko bat izan behar du, non helburuak ondo definituta egon beharko diren. Aurreko puntuak kontuan hartu behar dituzte erakundeek komunikazio eredua planteatzeko orduan, helburu nagusi bat zehaztuz: eraginkortasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario