Qué! egunkariaren webgunearen portadan bideo garrantzitsuenak agertzen dira bereiziak. Ondoren albiste garrantzitsuena ikus dezakegu.
Albiste honen titularra, gainontzekoekin konparatuz letra apur bat handiagoa du eta negritaz dago. Webgunearen eskuinaldean momentuko gaien inguruko argazki galeria edo bildumak ikus ditzakegu.
Portadaren lehenengo atalean albisteak garrantziaren arabera bananduta eta multzoka daude. Webgunean beherago joanez gero atal desberdinak letra tipologia desberdinez bereizita daude ("Famosos", "Música", "Noticias"...)
Webgunean albiste bat bilatu nahi badugu edo gai zehatz bati buruzko albisteak irakurri nahi baditugu Google bilatzaile bat dago. Aplikazio honen bidez webgunean barne bilaketa bat egin dezakegu. Bestetik, beste egunetan argitaratutako egunkariak ikusteko aukera ematen du ere. Qué! egunkariaren paperezko edizioaren hemeroteka bat erabiltzailearen eskura jartzen duelako. Honetan eguna aukeratzeaz gain hiri desberdinetako edizioak irakur ditzakegu. Gure kasuan, Bilbon argitaratutako Qué! Nervión egunkariaren pdf-ak izango ditugu irakurgai, doanik. Beraz, paperezko edizioak irakurtzeko aukera dugu ere.
Albisteen autoreak aztertzerako orduan 3 'sinadura-mota' bereizten ditugu: batetik momentuko albiste garrantzitsuenei dagokionez, autorearen izena agertzen da. Bestetik, albiste garrantzitsu batzuk Europa Press agentziaren izenpean agertzen dira. Azkenik, bigarren mailako albiste gehienetan Qué.es bezala sinatzen dute.
Publizitateari dagokionez, Qué! egunkariaren kasuan publizitatearen presentzia oso garrantzitsua da. Doako egunkaria denez, bere diru iturri bakarra delako. Agertzen den publizitatea berezitua dela esan daiteke. Ez dago publizitate koorporatiborik, hau da, que.es Vocento taldearen parte den arren, webgunean ez dago Vocentoren publizitate nabaririk. Agertzen diren iragarkiak ez dute erlazio zuzenik hedabidearekin. Iragarpen bat jartzeko ordaindu beharreko kopurua zenbatekoa den taula ikus dezakegu ere: Publizitate tarifak.
Webguneak RSS zerbitzua eskaintzen du ere. Google e-reader edo beste plataformetan azken albisteak irakurtzeko aukera emanez. RSS desberdinak eskaintzen ditu, modu horretan irakurleak zein gai edo zein herrien inguruko albisteak jaso nahi dituen erabakiko du.
Irakurlearengana hurbiltzeko modu gisa eta honen parte hartzea sustatzeko erregistratzeko aukera ematen du 'Gente Qué!' atalean. Honi esker izena eman duten erabiltzaileek irakurri dutena bere lagunekin partekatu dezakete. Baita blog bat idazteko aukera izango dute. Iruzkinak idatzi ahal izateko ez da derrigorrezkoa izena ematea, anonimo bezala gure iritzia eman dezakegu ere.
Erabiltzaileak egunkariaren erredaktore nagusiekin harremanetan jar daitezke, horretarako hauen helbide elektronikoak zein telefonoak eskuragarri jartzen dituzte. Azkenik, nahiz eta Vocentoren inguruan informazio zehatzik eman ez; komunikazio taldearen baitan dauden beste egunkari zein aldizkarien webguneetan sartzeko estekak agertzen dira webgunean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario