- Web-a plataforma bat da. Online dauden software zerbitzuak eskaintzen dituena.
- Sarea funtzionaltasun hutsa da. Informazio eta zerbitzuen transmisio edo partekatzean laguntzen du.
- Sarea sinplea da. Erabiltzeko errazak diren interfazak eskaintzen ditu.
- Sarea arina da. Arintasuna informazioarekin erlazionatuta dago. Arintasun hau erraminta intuitiboek ahalbidetzen dute ere.
- Sarea soziala da. Sozializazio prozesuaren bidez sarea pixkanaka populatzen doa.
- Sarea etengabeko jarioa da. Etengabe eraberritzen mantentzen delako.
- Sarea flexiblea da. Lehen eskuragarriak ez ziren produktuak eskura jartzen ditu orain.
- Mash-uparen unea da. Aplikazio desberdinen erabilera eta nahasketaren bidez, beste aplikazio berriak sortzen dira.
- Sarea partehartzailea da. Erabiltzaileek plataforma berriak erabiltzeaz aparte, hauek hobetzen saiatzen dira.
- Gure eskuetan. Etiketatze sozialari esker informazioa errazago aurkitzen dugu.
2011/10/28
Web 2.0ren hamar ezaugarri
2011/10/25
Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (V): Ziber hedabidea hobetzeko proposamenak
Que.es doako egunkariaren webgunea interaktibitateari dagokionez proposamen berriak eskaini beharko lituzke. Hau da, albisteak partekatzeko oinarrizko elementuak ageri dira (Twitter, Facebook, Tuenti…), irakurleek albisteak zein inkestetan komentarioak idatzi ahal dituzte; baina ez dute eztabaida forurik eskaintzen. Facebook-en dutenaren parte hartzea eskasa da, baina nire ustez ez da irakurleak parte hartzen ez dutelako baizik eta webgunearen arduraduna (Facebook perfilaren arduraduna kasu honetan) ez duelako jendearen iritzia bilatzen, adibidez, eguneroko albiste garrantzitsuenen inguruan. Blogen kasuan antzekoa gertatzen da. Badira aktibo mantentzen diren zenbait blog, baina badira beste batzuk 2007-tik aurrera erabili gabe daudenak. Hauek ezabatzeaz arduratzen den moderatzaile bat egon beharko litzateke. Moderatzailearen ideiarekin jarraituz, honen presentzia beharrezkoa da askotan albistetan komentarioak jartzeko tokian spam ugari agertzen delako.
Webgunearen diseinuan zenbait aldaketa egingo nituzke, adibidez txantiloi zabalago bat jarriz. Publizitate gehiegi dagoela uste dut, eta honen kokapena gainontzeko edukiei garrantzia kentzen diola ere. Adibidez, askotan iragarkiek komentarioak jartzeko aplikazioa ezkutatzen dute.
Albisteen antolamendua egokia iruditzen zait. Guztiek antzeko formatua dute (analisiaren 3.atalean esan bezala), link-ak helburu berarekin erabiltzen dituzte eta ahal den heinean bideoak eta argazki galeriak atxikitzen dizkiote albisteari. Hala ere, portadari dagokionez albiste garrantzitsuak zenbait egun mantentzen dituztenez, agian orrialdea gutxi gaurkotzen dutela irudi dezake. Oro har, esan bezala egokia iruditzen zait albisteen antolamendua. Hasieran albiste garrantzitsuak titular bat eta argazki batez agertzen direlako eta beherago joaten bagara, albiste horiek sarreratxo batekin lagunduta agertzen direlako.
Nire ustez, bere lehiakide nagusia (www.20minutos.es) hartu behar dute erreferentziatzat, 20 minutos-en jendearen parte hartzea handiagoa delako. Webgune horren formatua kontuan hartuz zenbait aldaketa egitea gomendagarria izango zen, kopia egin gabe. Bi egunkariek publiko parekoa duten arren edukiak era desberdinean tratatzen dituztelako.
Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (IV): Interaktibotasuna eta parte-hartzea sustatzeko erramintak
Que.es-en Facebook-en orrialdea: http://www.facebook.com/Que.es
Que.es-en Twitter ofiziala: http://twitter.com/#!/quediario
Que.es-en Tuenti orria: http://bit.ly/v9pj8e
2011/10/24
Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (III): Eduki informatiboa
Publizitatearekin harremana duten estekak kontuan hartu gabe, guztira albiste honek 4 esteka mota nagusi ditu:
- Albistearen azpitituluan Marta del Castilloren izenak hipertestu bat du, esteka hau kokapenari dagokionez testuan txertatuta agertzen da. Barruko lotura bat da, webgunearen baitan dagoen beste atal batera eramaten gaituelako. Kasu honetan Marta del Castilloren inguruko informazioa biltzen digun webgunera. Webgune berri honetan gaiaren inguruan sakontzeko aukera dago.
- Hurrengo esteka albistearen idazleari dagokiona da: Pilar Macias (Qué.es (Sevilla). @quediario egunkariaren twitter kontuan agertzen gara hau klikatu ostean. Kasu honetan kanpo lotura bat da, twitter-era eraman gaituelako.
- Argazki oinan beste lotura bat dago. Lotura honen bidez argazkia handiagotuta eta testutik bananduta ikus dezakegu. Barne lotura bat da.
- Argazkiaren ondoren, testua hasi aurretik, argazki galeria bat agertzen da bananduta. Testutik kanpoko lotura izan arren, barne lotura bat da. Esteka honi esker Marta del Castilloren epaiketarekin erlazionatutako argazki bilduma ikus dezakegu.
Albistean zenbait elementu interaktibo agertzen dira. Adibidez, irakurle edo erabiltzaileek albistearen inguruko komentarioak egin ditzakete. Baita Facebook, Twitter, Tuenti… eta bestelako sare sozialen bidez edukia partekatzeko botoiak agertzen dira.
Albiste 2: http://bit.ly/nykKeW
Titularra: “Steve Jobs. Una biografía de Walter Isaacson, a la venta en 18 países antes de tiempo”
Bigarren albiste honek aurrekoarekin antza handia du esteken egiturari dagokionez. Oraingoan 7 esteka agertzen dira ikertutako zatian:
- Albistearen azpitituluan Steve Jobs-en izena agertzen da ‘link’ batekin, honen bidez Steve Jobsi buruzko albisteak biltzen dituen gunean agertzen gara. Testuan txertatutako link-a da, barne lotura gainera. Orrialde berrian Steve Jobs-en inguran sakontzeko informazioa eta esteka desberdinak agertzen dira.
- Hurrengo link-a Apple hitzari dagokiona da. Aurreko estekaren funtzionamendu berbera du, hau da, que.es webguneak ‘Apple’-n inguruan biltzen dituen artikulu guztiak aurki ditzakegun gunera eramaten gaitu. Testuan txertatutako barne lotura da ere. ‘Apple’-n inguruan sakontzeko balio du.
- Walter Isaacson izena, Steve Jobsen biografiaren idazlea, baita hipertestu batekin agertzen da. Oraingoan, gehienontzat pertsona ezezaguna denez, estekak Wikipediara bidaltzen gaitu, pertsonaren inguruan datu orokorrak jasotzeko. Beraz, testuan txertatuta agertzen da baina kanpo lotura da.
- Idazlearen tokian que.es agertzen da, esteka hau kanpo esteka bat da Twitter-en agertzen garelako hau klikatuz gero, que.es egunkariaren orrian.
- Argazki oinan agertutako link-ari esker albistearen argazkia handiagoa ikus dezakegu.
- Testutik bananduta, testutik kanpo, barne lotura baten bidez argazki galeria ikusteko esteka agertzen da. Testuaren aurretik.
- Azkenik liburuaren editorialaren Facebook orrira eramaten gaituen esteka agertzen da. Testu barruan kokatutako kanpo lotura da.
Beraz, Marta del Castilloren inguruko albistea eta Steve Jobsen inguruko albistea hipertestuei dagokienez antzeko formatua dute.
Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (II): Informaziorako sarbidea
2011/10/22
Iphone 4 bat erabili dute kamara gisa 'Los vengadores' filman
2011/10/19
Que.es doako egunkariaren webgunearen analisia (I): Onarpen maila eta audientzia

que.es webgunearen audientziari dagokionez bi iturri desberdinei egin behar diegu erreferentzia: batetik Alexa dugu, webgune ezberdinen inguruko estadistika eta analisiak eskaintzen dituen plataforma. Que.es egunkaria Alexa-k eskaintzen duen 'traffic rank'-ean agertzen da. Honen arabera que.es webgunea globalki 10.747 postuan kokatzen da eta Espainia mailan 321 postuan (azkenengo 3 hilabeteetako jardueran oinarrituz). Alexa-k eskaintzen dituen datuen artean erabiltzaileen batazbesteko adina agertzen da. Kasu honetan, 25-34 urte bitartekoa da.
Bestetik OJD interaktiba dugu (Oficina de Justificación de la Difusión). Webgune honi esker que.es guneak egunero jasotzen dituen erabiltzaile bakarren kopurua ezagutu dezakegu. Kasu honetan kopuru hori 65.740 erabiltzaile bakar desberdinena da.
Google-en bilaketa zuzenean egiten saiatzen bagara, ez dugu emaitz handirik lortuko. Hedabideen inguruko audientziei buruz informazio zehatza jasotzeko beraz, aurretik aipatutako webguneetara zuzenean jotzea da aukerarik hoberena.
Hemen doa testua
2011/10/10
Coldplay taldeak Madrilen emango duen kontzerturako sarrerak agortu dira
Ordu bat nahikoa izan da Coldplay taldeak Madrilen emango duen kontzerturako sarrerak agortzeko. Hamazazpi mila pertsonek Madrilgo Las Ventas plaza beteko dute urriaren 26an ospatuko den kontzertuan, 'Mylo Xyloto' disko berria kaleratu eta bi egun geroago. Gainera, euren webgune ofizialaren bidez, Madrilgo kontzertua Youtuben zuzenean ikusteko aukera egongo dela jakinarazi du talde britainiarrak ColdplayVEVO kanalaren bitartez. Diska berriaren parte diren bi abesti aurkeztu dituzte jada, 'Every teardrop is a waterfall' eta 'Paradise' , hala ere, Madrilgo kontzertuan izango da 'Mylo Xyloto' lan berriaren aurkezpen ofiziala.
Hemen doa testua
2011/10/09
Spotify diskoetxeen salbatzaile bihurtzen da

TED - Ideas worth spreading
2011/10/03
Aurkezpena - Multimedia Komunikazio Masterra
